XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Udalek eroan behar dabe Ingurugiroaren jestioaEusko Alkartasuna eta Herri Batasunako botoez onartutako mozioan azaltzen denez, Udalek daukate eta euki behar dabe Urdaibai babesteko eta jestionatzeko ardurarik handiena.
Aldundiaren eta Autonomia Elkarteko erakundeek dauzkaten ardurak errespetatuz.
Hau da, erakunde honek legeak ipini eta zaindaritza egin behar dabe, baina jestioa udalek.
Emoten diren arrazoiak bi dira: herritarrengandik hurren dagoen erakundea udala delako (kontsulta, laguntzak eta abarrekoak errazteko) eta ingurugiroaren arazoak eta konponbideak ere hurragotik ezagutzen direlako.
Diruak udaletaraHurretik egindako jestio hori aurrera eroateko diruak udaletara bialdu behar direla azaltzen dau mozioak.
Gaurregun Aldundiak daukaz diru horietarik gehienak, eta gainontzekoa Jaurlaritzak.
Honela zuzenean hartuko litzakez soluzioak eta ez goiko instituzioei mesedetan ibili; ze ardurak udalenak izan ezkero, baliabideak